Ao

Ao (青 / a-o) Kolore-kategoria tradizional japoniarra da, urdina eta berdea barne hartzen dituena. Freskotasuna, gaztetasuna eta naturarekiko lotura adierazten ditu.
Ao ez da bi pertsonaren batura soilik; ideia bakarra da. Arkitektura ulertzeko modu fresko, sentikor eta berritzailea.

Aitor Exposito Ibarmia

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (DAGET) graduatua, eta masterra Bartzelonako ETSAVen egina. Amsterdam eta Bilboko, estudioetan aritu ondoren, nazioarteko esperientzia Euskal Herrira ekarri eta Janardanarekin Ao sortzeko pausoa eman dut.

Janardana Iglesias Errasti

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (DAGET) graduatua. Regensburg-en egonaldia egin ondoren, Arkitektura Masterra burutu dut. Egurrezko eraikuntza, altzarigintza eta paisaigintza uztartzen ditut, eta estudioan zein sustapen arloan esperientzia dut. Aitorrekin batera Ao sortu dut.

info@aoarkitektura.eus

©2026. Ao arkitektura