Azpeitiko etxebizitza honetan goitik beherako eraberritze bat zen abiapuntua. Jatorrizko banaketak 4 logela, bainugela bat, sukaldea eta egongela espazioak antolatzen zituen. Bestetik, eguneko espazioak (sukalde / egongela) hego-ekialdera orientatuta daude, eta ezaugarri horrek eguneko zonak argitsuak izatea ahalbidetzen zuen.
Distribuzio berriak antolamendurako jatorrizko ardatzarekin jarraitzea du helburu; beti ere, gela bakoitza egungo bizitzara egokituta. Hori horrela izanik, eguneko egongela-jangela-sukalde espazio bakar, zabal eta argitsua bilatu nahi izan da. Bestetik, banaketa berria bigarren bainugelaren txertatzean zentratu da, eta horrek 3 logela izatea ekarri du.


Arana
Azpeitia
2025
Etxebizitza eraberritzea
Bukatua






















