Zestoako etxebizitza honen eraberritzea lehengo banaketaren errespestuan oinarritzen da. Funtzionamendu aldetik egokiena den distribuzioa dela kontuan hartuta, etxebizitza gaur egungo erabileretara egokitzea eta konforta bilatzea izan da helburu nagusia.
Eguneko zonei argitasuna bilatzetik, logelei beharrezko espazioa bermatzera pasa, eta bainugelen eraberritzean borobiltzen da proiektua.
Argitasun natural handia duen espazioa da esku artean duguna, eta horri jarraituz proiektuaren aldaketa handiena sukalde eta egongela espazioen konexio bisualean datza. Bi espazio horiek lotuta, eta gainontzeko espazioei beharrezko azalera emanda eguneratua den etxebizitza argitsu bat lortu da.


Arxuenea
Zestoa
2025
Etxebizitza eraberritzea
Obra prozesuan










